AURPEGIKO AZALEKO AZTERKETA PERTSONALIZATUA

AURPEGIKO  AZALEKO  AZTERKETA  PERTSONALIZATUA

Gure blog-ari hasiera emateko aurpegiko azalaren azterketa egiteko sistema berri bat aurkeztu nahi dizugu. Azterketa dohainekoa da gainera.

Gailu honekin urtaro bakoitzean egokien datorkizun krema eta serum-a in situ prestatuko dizkizugu.

Zimurrak, poroak, hidratazioa, gorritasunak, orbanak, azaleko tonu eza, sentsibilitatea etab kontzetu gehiegi dira eta beste hainbat ere badaude adibidez, kolagenoa, azido hialuronikoa, AHA, C vitamina, aloe bera etab. Hala ere hitz gehiegi izaten jarraitzen dute.

Ez zaitez larritu, egia esan ez da beharrezkoa hitz guzti horien esanahia zehatz eta mehatz ezagutzea, mimoz zaindutako azala nabarmena da.

Etxe eta marka askotako kosmetikoak aurki genitzake merkatuan. Guztiak aktibo berrienekin eginak eta azalerako propietate berezienak eskeintzen dituzte. Baina, nola jakin genezake zein den egokiena gure azalarentzat? Gainera, gure azala ez da urtaro guztietan berdin egoten, zaintza ezberdinak behar ditu neguan (berogailuek azala guztiz lehortzen digutenean) edo eta udaran (gorputzeko poro guztietatik izerdia botatzen dugunean). Galdera asko egiten diogu geure buruari: uda eta negu krema berdinak erabili behar ditut? Eguzkitarako krema urte osoan erabili behar al dut?

Erantzunak errezago aurkitzeko IDONEA sistema aurkezten dizugu, aurpegiko azalaren dohaineko azterketa zehatza.

Idonea azal-aztergailu sofistikatua da, gure azaleko zehaztasunak agerian utziko dizkigu, eta aldi berean aurpegi azalaren diagnosia egin eta egokien datorkigun tratamenduaren gomendioa eskeiniko digu.

Zure azalak merezitako distira lortzeko IDONEAren txostenaz gain gure aholkuak jasoko dituzu. Zure azalari egokion datorkion kosmetikoak gomendatuko dizkizugu, zaintza integrala izan dezan. Gainera zure azalari dagokion kosmetikoa formulatzeko aukera eskeiniko dizugu, zure azalari %100 egokitua.

Bisita gatzaizu! Ez utzi zure azalak aukera hau galdu dezan, asko eskertuko dizu.

Gehitu Iruzkina

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies