BIHOTZEZ ZAINDU NAHI ZAITUGU

BIHOTZEZ  ZAINDU  NAHI  ZAITUGU

Gutako askok kolesterolaren gain entzun dugu. Hala ere, jakin ba al dakigu zer den kolesterola?

Kolesterola  gure gorputzeko zelula guztietan daukagun koipea da, gure organismoaren funtzionamendu egokirako ezinbestekoa.

Kolesterol mailak beti tarte batean egon behar du, tartetik kanpora dagoenean izartxoak izaten ditugu odoleko analisian. Hala denean, medikuak bizimodu osasuntsua izateko aholkuak luzatzen dizkigu: elikadura egokia izatea, ariketa fisikoa egitea etab.

Kolesterol neurri altuak ez daude beti ariketa fisiko gutxi edo eta elikadura desegokiarekin erlazionatuta. Guzti honetan genetikak ere pixu handia izan lezake.

Kolesterol neurri altuen jatorri nagusienak, ariketa fisiko eza, elikadura desegokia, obesitatea, adina, sexua eta herentzia genetikoa dira. Sorburua edozein izanik, kolesterol neurri altuak izateak ondorio latzak izan ditzazke, gaixotasun kardiobaskularrak garatzeko aukerak gehitzen dira. Horra hor, kolesterola neurri egokietan mantendu behar izatearen garrantzia.

A.Igartua Farmazian, BIHOTZEZ ZAINDU NAHI ZAITUGU, zure ongizate kardiobaskularra aztoratu dezaketen arrisku faktoreak bistaratzeko zerbitzua eskuragarri daukazu. Horretarako tentsio arteriala eta kolesterol totala neurtu eta galdera sorta bat egingo dizugu. Jasotako erantzunekin, ongizate kardiobaskulararraren mapa osatuko dugu. Arrisku faktoreak identifikatu eta norberari dagokion osasun prozesua bideratzeko.

Eskeintzen dizugun zerbitzua, SEMERGEN (Sociedad Española de Médico de Atención Primaria) elkarteak bermatzen du.

Ez utzi kolesterolak nahigabetu zaitzan, etorri gurera, zure zain gaude.

Gehitu Iruzkina

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies