Gure farmaziatik urruti bizi al zara?Ez al duzu denborarik gure farmaziara etortzeko? Mugikortasun arazoak dituzu eta gure farmaziara etortzeko arazoak al dituzu? Kontsulta bat egin nahi duzu, baina kanpoan edo okupatuta al zaude?
Hauetako arazo bat baldin baduzu eta gure farmaziako produktu bat erosi nahi baduzu egin behar duzun bakarra deitu 943 78 01 22 zenbakira edo idatzi info@aigartuafarmazia.com helbidera, eta ondoen datorkizunean jasoko duzu erositakoa.
Produktu/medikamentu baten gaineko kontsulta edo edozein modutako aholku bat nahi izanez gero deitu edo bidali email bat eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.