NUTRIZIO AHOLKULARITZA

NUTRIZIO  AHOLKULARITZA

Ba al zenekien gure osasunaren zati handi bat elikadurak baldintzaten duela? Giza gorputza zelulez osatua dago. Zelula hauek bizirauteko elikatzeko beharra dute, eta zelula hauen osasuna jasotzen dituen nutriente guztien menpe dago. Beraz, elikadura oso garrantzitsua da bizitza osasuntsu eta aktibo bat izateko.

Elikadura egoki baten 5 abantaila

Zer da elikadura egokia? Zure sexua, pisua, altuera, adina eta ezaugarri sozio-kulturalak kontutan hartuta, zuretzat elikadura on bat nolakoa izan behar duen zehaztera heldu gaitezke. Elikadura egoki bat egon ezean, gure organismoa desoreka batean sartzen da eta funtzionamendu ez zuzena izango du.

Ondoren elikadura osasuntsu eta egoki bat izateko 5 abantaila emango dizkizugu:

  • Bizi kalitate hobea izan dezakezu, tripetako miñak saihesten lagunduko dizulako, elikadura on batek liseriketa hobetzen duelako.
  • Sistema digestiboa hobetuko duzu, tripetako miñak eta tripetako gasak saihestuko dituzu.
  • Gorputzeko pisu egokia izango duzu, soilik behar duzuna jaten duzulako, beraz gehikeriak saihesten dituzu, ondorioz pisuan ez duzu gora-beherarik izango.
  • Elikaduran orekatua izanez gero, gehiegizko pisurik izatea saihestuko duzu, gorputzak behar duena soilik hartuko duelako.
  • Itxura gazteagoa izango duzu, dieta osasuntsu batetik jasotzen ditugun antioxidanteak gure azala egoera egokian mantentzen duelako, hildako zelulak baztertuz.

5 abantailak hauek ongizate biologiko eta psikologiko hobea berreskuratzen lagunduko dizute. 5 abantaila hauek abantaila guztietatik lagin txiki bat besterik ez da, guztiak elikadura egoki batekin zure bizitza hobea izateko helburuarekin. Honegatik eta beste gauza askorengatik, A.Igartua farmazian nutrizio aholkularitza eskaintzen dugu, nutrizionista profesional baten eskutik, zure helburu pertsonalak lortzeko.

Gerturatu gure farmaziara eta eskatu hitzordua konfidantza guztiarekin guk zuri laguntzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies