SPD ( Dosifikazio sistema pertsonalizatua )

SPD  (  Dosifikazio  sistema  pertsonalizatua  )

Zenbat medikamentu dituzu etxean? Ba al dakizu zertarako den medikamentu bakoitza? Medikamentuen izenekin nahastu egiten al zara? Medikamentuak hartzeko orduan ahaztu edo nahastu egiten al zara? Ez al dakizu zer eta zenbat medikamentu hartu behar dituzun?

Badaukagu zuretzat soluzioa. Zure medikamentuak gestionatuko dizkizugu pastilla kaxarekin.
Pastilla-kaxak zenbat medikamentu eta noiz hartu behar dituzun azaltzen dizu. Egin behar duzun gauza bakarra gure farmaziara deitu eta txanda hartzea da. Kontaktuan jartzerakoan,farmaziara  noiz etorri behar duzun esango dizugu, beste guzrtiaz gu arduratuko gara.

Zuk hartu beharreko medikamentuak hartzen ditugu, honela ez duzu izango ehundaka medikamentu kaxa etxean, eta gainera zer medikamentu, zenbat eta noiz hartu behar duzun jakingo duzu, eta buruhaustearekin ahaztuko zara.

Modu sinple batez antolatuko dizkizugu zure medikamentuak, zuk zure tratamenduak behar bezala betetzeko.

Egin behar duzun gauza bakarra gure farmazian pastilla-kaxa jaso eta tratamendua amaitu ondoren, pastilla-kaxa berriz itzultzea izango da.

2016_10_15_5187

2016_10_15_5183

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies